Edukira salto egin Nabegaziora salto egin
euskera english castellano

Lokhus

Egilea

Hau ni naiz Australian egindako erretratu batean.

Kaixo!
Nire izena Ander Aznar da. Euskal Herrian bizi naiz, Donostian. Melbourne-n (Australia) jaio nintzen 1978an, baina ia bizitza osoa Euskal Herrian pasa dut, nire gurasoak hemengoak baitira.

Autonomo bezela lan egiten dut webguneak garatzen. Lan gehiena Wegetit izeneko bihotz handiko agentzia txiki batentzat egiten dut. Noizbehinka beste pertsona batzuentzat lan egiteko aukera izaten dut: arkaitz.org, ukbill.net, behetik.com.

2006ean sortu nuen webgune hau Australian zehar egin behar nuen bidaia nere jendeari argazki eta testuen bidez kontatzeko. Euskal Herrira bueltatzean argazkiak hartzen eta testuak idazten jarraitu nuen. Noizbehinka nere flickr orrian ere jartzen ditut argazkiak.

Gustoko ditut: espresio bisual mota gehienak (margogintza, marrazketa, argazkigintza, tatuaiak, eskultura...), irakurketa, filmeak, pala eta saskibaloia, eskalatzea, itsasoan igerian egitea, Guiness-a, pad thai-a, pasta, humore beltza, musika, lagunekin ateratzea, Eiger taberna, bidaiatzea.

Ez ditut gustoko: politikariak, goiz esnatzea, astelehenak, politikariak, Gabonak, futbola, arte modernoa (salbuespenak badaude), vegemite-a, sushia, ortografia arauak, jende berekoia, politikariak, polizia, musika kateetan jartzen duten musika gehiena.