2008/07/27
Capitalismo del desastre: estado de extorsión mundu mailako petrolio eta elikagai krisiaren inguruko artikulu oso interesgarria da. Egilea, Naomi klein ikertzaile eta kazetaria, globalizazioaren aurkako mugimenduaren erreferentzietako bat da. Honako liburuak idatzi ditu: The Shock Doctrine: The Rise of Disaster Capitalism, No Logo: Taking Aim at the Brand Bullies eta Fences and Windows: Dispatches from the Front Lines of the Globalization Debate.
2008/06/24
Ikusiko zenuen bezela Lokhus.com-ek itxura berria du. Denbora askoz egon naiz berdiseinu hontan pentsatzen, baina autonomo bezela lanean hasi nintzenetik dudan lan-karga handiak ez dit diseinatzen jartzeko denborarik utzi orain arte.
Asteburu hontan azkenik denbora pixka bat izan dut diseinatzen jartzeko, eta hortan aritu naiz.
Noski, ikusi zenuen lehen gauza itxura aldaketa da. Aldaketa honen atzean dagoen ideia nagusia gunearen edukiei, eta batez ere argazkiei, protagonismo gehiago ematea da. Aurreko diseinuak kolore asko zuen eta begiaren atentzioa eskuratzen zuten xehetasun asko zituen.
Hortaz aparte, beste hobekuntza batzuk ere sartu ditut:
- Hiru hizkuntza dituzu orain aukeratzeko, euskera hizkuntza lehenetsia delarik.
- Argazki eta testu orri bakoitzak URL indexagarria du orain. Espero dut honela Google-ek orri hauek indexatzea.
- Testu bat hizkuntza batean bakarrik idatzi nahi badut, hizkuntza hortan nabigatzean bakarrik agertzen da.
Beste xehetasun teknikoren bat ere badago komentatzeko, baina ez dut friki jarri naiz, beraz hortan utziko dut.
Espero det aldaketa hauek zure gustokoak izatea.
2008/02/29
2007-ko apirila eta maiatza artean Australiako Outback-ean barrena egindako bidaian hartutako argazkiekin "Outback-a: Australiako barnealde gorria" izeneko erakusketa prestatu berri dut.
Martxoaren 4tik hilabete bukaerara ikusgai izango da, Lasarteko Jalgi Kafe Antzokian (Sagardotegi Kalea 4).
Natura, argazkilaritza edo bidaiak gustoko badituzu, edo besterik gabe pote bat hartu nahi baduzu, ager zaitez martxoan zehar Jalgi Kafe Antzokian eta gozatu erakusketaz.
Mila esker aldez aurretik!
2008/02/15
Denbora asko pasa da azkeneko aldiz webgunea eguneratu nuenetik. Ez dakit denbora falta edo gogo falta den, baina ez diot batere arretarik eskeini azken hilabetean.
Egia esan, oso lanpetuta nabil eta nere denbora librean ez daukat batere gogorik pantaila aurrean egoteko, gauza hobeak badaude egiteko...
Datorren asteko ostiralean, hau da, otsailaren 22an, berriro ere Eiger Edaritegian (General Jauregi Kalea - Alde Zaharra) arituko naiz rock and roll pixka bat jartzen. 23:00ak aldera hasiko naiz.
Oraingo sesioan aurrekoetan baino musika beltz gehiago jartzeko intentzioa daukat (Otis Redding, Sam & Dave, etab.) baina baita rock gogor gehiago ere, izan ere Eiger azken aldian zertxobait pijotzen ari zaigu.
Badakizu, otsailaren 22an ongi pasa ta gorputza mugitu nahi badezu, pasa Eigerretik... etzea damutuko! Rock Legends Never Die - Otsailak 22 Eiger Edaritegian
Laster berri gehiago... viva Las Vegas.
2007/11/13
Datorren asteko ostiralean - Otsailak 23 - Mary-rekin batera Eiger edaritegian musika jartzen izango naiz gaueko 11etatik aurrera.
Eiger Edaritegia
General Jauregi, 6
Donosti
Agertzen bazara ez zara damutuko. Long live rock and roll!