2008/02/15
Rock Legends Never Die
Denbora asko pasa da azkeneko aldiz webgunea eguneratu nuenetik. Ez dakit denbora falta edo gogo falta den, baina ez diot batere arretarik eskeini azken hilabetean.
Egia esan, oso lanpetuta nabil eta nere denbora librean ez daukat batere gogorik pantaila aurrean egoteko, gauza hobeak badaude egiteko...
Datorren asteko ostiralean, hau da, otsailaren 22an, berriro ere Eiger Edaritegian (General Jauregi Kalea - Alde Zaharra) arituko naiz rock and roll pixka bat jartzen. 23:00ak aldera hasiko naiz.
Oraingo sesioan aurrekoetan baino musika beltz gehiago jartzeko intentzioa daukat (Otis Redding, Sam & Dave, etab.) baina baita rock gogor gehiago ere, izan ere Eiger azken aldian zertxobait pijotzen ari zaigu.
Badakizu, otsailaren 22an ongi pasa ta gorputza mugitu nahi badezu, pasa Eigerretik... etzea damutuko! Rock Legends Never Die - Otsailak 22 Eiger Edaritegian
Laster berri gehiago... viva Las Vegas.