Edukira salto egin Nabegaziora salto egin
euskera english castellano

Lokhus

Testuak

2008/06/24

Diseinu berria

Ikusiko zenuen bezela Lokhus.com-ek itxura berria du. Denbora askoz egon naiz berdiseinu hontan pentsatzen, baina autonomo bezela lanean hasi nintzenetik dudan lan-karga handiak ez dit diseinatzen jartzeko denborarik utzi orain arte.

Asteburu hontan azkenik denbora pixka bat izan dut diseinatzen jartzeko, eta hortan aritu naiz.

Noski, ikusi zenuen lehen gauza itxura aldaketa da. Aldaketa honen atzean dagoen ideia nagusia gunearen edukiei, eta batez ere argazkiei, protagonismo gehiago ematea da. Aurreko diseinuak kolore asko zuen eta begiaren atentzioa eskuratzen zuten xehetasun asko zituen.

Hortaz aparte, beste hobekuntza batzuk ere sartu ditut:

  • Hiru hizkuntza dituzu orain aukeratzeko, euskera hizkuntza lehenetsia delarik.
  • Argazki eta testu orri bakoitzak URL indexagarria du orain. Espero dut honela Google-ek orri hauek indexatzea.
  • Testu bat hizkuntza batean bakarrik idatzi nahi badut, hizkuntza hortan nabigatzean bakarrik agertzen da.

Beste xehetasun teknikoren bat ere badago komentatzeko, baina ez dut friki jarri naiz, beraz hortan utziko dut.

Espero det aldaketa hauek zure gustokoak izatea.